Zer dira?
Egile tresna bat ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia bideratzen duen aplikazioa da. Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da.
Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugu.
Egile tresna desberdinak:
Hot Potatoes: Aukera anitzak, ordenatzea, lotzea, hutsuneen betetzea... ahalbideratzen duen programa da,audioak eta bideoak laguntzen dutelarik.
http://hotpot.uvic.ca/
JClic: Multimedia jarduerak sortzea da bere helburua, eta errealizazioa zein ebaluazioa egiteko gunea da.Buruhausteak, loturak, testu ariketak… egiteko balio du.
http://clic.xtec.cat/es/jclic/
eXeLearning: Diseinu, edizio eta eduki didaktikoen garapenerako programa da. Oso egokia da eduki irekiak eraldatzeko eta LMS plataformekin batera (Moodle) erabiltzeko.
http://www.exe-spain.es/doku.php/exe_en_castellano
Ardora: Hizkuntza ugaritan erabili daitekeen aplikazioa da, baita euskaraz ere. Gurutzegramak, panel grafikoak, letra zopak, erlojuak… sortzeko balio du.
http://webardora.net/descarga_cas.htm
Edilim: Liburuak eta ariketa interaktiboak (buruhausteak, letra zopak, gurutzegramak…) sortzeko baliabidea da. Era berean, azalpenerako orrialdeak eta aurkezpenak sortzeko erabil daiteke.
http://www.educalim.com/descargas.htm
Squeak: Ezagutzarik eduki gabe multimedia edukiak garatu daitezkeen tresna da. Aurkezpenak lantzeko, animazioak gehitzeko eta edozein motatako artxiboak moldatzeko aukera ematen du.
http://squeak.org/
No hay comentarios:
Publicar un comentario