Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta Eskola eta IKT-ak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eskola eta IKT-ak. Mostrar todas las entradas

lunes, 16 de enero de 2012

Zer dira eta zertarako balio dute IKTak eskola testuinguruan? (ondorioak)

            Gure gizartea aldatu egin da informazioaren gizarterantz eta honek aldaketak ekarri ditu hezkuntza arloan, hau pixkanaka digitalizatuz.
            Aldaketa hauei ahalik eta etekin handiena ateratzeko intentzioz eta nolabait erregulatzeko asmoz, Europa mailan, Estatu mailan eta EAE mailan hainbat eta hainbat lege eta proiektu martxan jarri dira.
            Hezkuntzan IKT-en garapenak metodologia, material eta prozedura berriak ekarri dituzte. Bestalde ikastetxeen administrazioa, kudeaketa eta curriculumak berak ere aldaketak jasan ditu. Honez gain irakasleek gaitasun berri batzuk eskuratu beharrean ikusi dute beraien burua, ondoren ikasleei taxuz erakutsi eta hauek ikasle autonomoak izatea, etorkizunean etorriko diren aldaketei aurre egiteko prestatuak.
            Gure iritziz erabat beharrezkoa da irakasleek konpetentzia batzuk eskuratzea, ondoren ikasleei teknologia digitalak errespontsabilitatez eta zentzuz erabiltzen erakusteko. Urte gutxitan asko hedatu dira teknologia digital hauek eta irakasle asko atzean geratu dira. Ezinbestekoa da hauek eguneratzea teknologia berriak bai ala bai egongo baitira gure bizitzan, eta ezinbestean hezkuntzan.

miércoles, 4 de enero de 2012

Zer dira IKT-ak eta zertarako balio dute eskola testuinguruan

               IKT-ak informazioa bilatu, aztertu, eraldatu eta komunikatzeko teknologia tresnak zein baliabideak dira.
               Esan daiteke nahiko kontzeptu berria dela, eta barneratzen dituen esparruetako bat hezkuntza esparrua da.
               Helburu nagusia irakaskuntza- ikaskuntza prozesua laguntzea, erraztea eta komunikazio modu interaktiboa sortzea da. Bertan aurki ditzakegu hala nola, arbel digitalak, ordenagailuak, proiektagailuak...
               Bestalde, ikastetxeko antolakuntza kudeatzeko ere oso erabilgarriak dira. Honek irakasleak, ikasleak zein gurasoak barneratzen dituelarik.
               Ondorioz, esan dezakegu gaur egun jada garrantzi handia hartu dutela IKT-ek eskola testuinguruan, eta oraindik garrantzi handiagoa hartuko duela eskolan. Honek erakusten digu gizarte aldaketek eskolan duten eragina handia.

Zer tresna teknologiko erabiltzen ditugu gizartean?

         -Ordenagailua (mahai gainekoa, eramangarria)
         -Sare sozialak (Facebook, Tuenti...)
         -Bideojokoak
         -Telebista
         -Mugikorrak (smartphone-ak) 3G
         -E-Readers, E-Books
         -Bideoa Streaming

Zertarako erabiltzen dugu Interneta?
   
          -Administrazioarekin komunikatzeko( fakturak pagatzeko, ...)
          -Aisialdirako (zinerako sarrerak erosteko, beste pertsonekin harremanetan jartzeko...)
          -Formakuntzarako

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Gaur egungo gizartea, informazioaren gizartea bezala definitzen da. Gizarte honek abantaila eta desbantaila nabarmen batzuk dituelarik:

  •       ABANTAILAK
    •    Informazio kopuru handia eskuragarri.
    •    Sare sozialen erabilera.
    •    Komunikazio etengabea.
    •    Ongizate materiala=bizitza errazago.

  •       DESABANTAILAK
    •   Aurrez aurreko komunikazioaren galera.
    •   Dependentzia teknologikoa.
    •   Pribatutasuna askoz ere gutxiago, kontrolatuagoak gaude.
    •   Uniformismoa eta globalizazio kulturala.  

jueves, 6 de octubre de 2011

Marco estrategico de Euskadi ante la Sociedad de la Informaciòn en la Escuela

EUROPA
ESPAINIA
EAE
(1994). “Europa martxan informazioaren gizarteruntz”, plana martxan jarri zuen.
Plan info XXI (2000). Internet etxeetara heltzea beharrrezkoa zen Espainiaren atzerapenagatik.
(1999). Iniciativa 2000tres. Euskal Herriko eskolei zabaltzea teknologia berria. IBARRETXE diskurtsoa.
Baliabide eta azpiegiturak aldatzea beharrezkoa.
(1996) La Vanguaria de la comunicación: Hezkuntzaren aldaketaren beharra zegoen.
(2003) Comisión Soto: Adituen talde batek, informatika geletara eramatea proposatzen du, ordenagailuen normalizazioa bultzatuz.
(2000) Plan premia 1:Azpiegiturak, baliabideak eta errekurtsoak eskolei aukeran ematea..
(2004)Plan premia 2: Plan premia bateko azpiegiturak eta baliabideak hobetzea. Ikastaroak.
(1999) Estrategia de Lisboa: Europara bultzatzea helburu.
(2004) Educación.es: Internet eskolan.
(2002) PESI: Azpiegiturak eta errekurtsoa ematea eta irakasleen formakuntza.
(2000) eEurope : Garai digitala eta komunikazio digitala (interneterako sarbidea) sustatu.
(2005)Avanz@: Etxeetan ordenagailuak jartzera behartzea.
(2007) Dekretua 175/2007: Konpetentzia digitalaren eta LOE-ren eraldaketa EAE-n.
(2000) Elearning e Contenidos: Interneten erabilera sustatu hezkuntzan eta interneten bidez distantziako ikasketak.
(2006) LOE: Konpetentzia digitala, baliabideak eta formakuntza.
(2010) PESI 2: Ordenagailuei etekinak ateratzea plangintza aldatuz.
(2005) Iniciativa 2010:Aurreko Iniziatibaren antzekoa, baina, formakuntza pedagikoak garrantzia.
(2009) Avanz@ 2: Diru gutxiago zegoen. Agrega proiektua.
(2010) Modelo de Madurez tecnológica del centro educativo: Ikastetxeei ordenagailuak edukitzeagatik eta erabiltzeagatik dirua emango zaie.


(2010) Escuela 2.0: Ikasle bakoitzak ordenagailu bat.


(2009) Premia III: Beharraren arabera emango dira baliabideak.


(2010)Garatu plana: Formakuntza plan bat da, IKT-ei zuzendua.