Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta konpartitu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta konpartitu. Mostrar todas las entradas

lunes, 16 de enero de 2012

Zer dira eta zertarako balio dute IKTak eskola testuinguruan? (ondorioak)

            Gure gizartea aldatu egin da informazioaren gizarterantz eta honek aldaketak ekarri ditu hezkuntza arloan, hau pixkanaka digitalizatuz.
            Aldaketa hauei ahalik eta etekin handiena ateratzeko intentzioz eta nolabait erregulatzeko asmoz, Europa mailan, Estatu mailan eta EAE mailan hainbat eta hainbat lege eta proiektu martxan jarri dira.
            Hezkuntzan IKT-en garapenak metodologia, material eta prozedura berriak ekarri dituzte. Bestalde ikastetxeen administrazioa, kudeaketa eta curriculumak berak ere aldaketak jasan ditu. Honez gain irakasleek gaitasun berri batzuk eskuratu beharrean ikusi dute beraien burua, ondoren ikasleei taxuz erakutsi eta hauek ikasle autonomoak izatea, etorkizunean etorriko diren aldaketei aurre egiteko prestatuak.
            Gure iritziz erabat beharrezkoa da irakasleek konpetentzia batzuk eskuratzea, ondoren ikasleei teknologia digitalak errespontsabilitatez eta zentzuz erabiltzen erakusteko. Urte gutxitan asko hedatu dira teknologia digital hauek eta irakasle asko atzean geratu dira. Ezinbestekoa da hauek eguneratzea teknologia berriak bai ala bai egongo baitira gure bizitzan, eta ezinbestean hezkuntzan.

Ze tresna teknologikok laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko? (ondorioak)


Gure ustetan lankidetza da irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako metodorik egokiena. Elkarrekin lanean arituz taldeko helburu jakin batzuk lortzeko ematen den prozesua bezala definituko genuke.
Talde lan hau ikasle zein irakasleen arteko lankidetza bat izan behar du. Ikasleei dagokienez, haien arteko elkarlana ezinbestekoa da baloreak transmititzeko era bat baitelako, ondoren gizarteko partaide izango diren pertsonak garatzeko asmoz. Irakasleen kasuan, ikastetxeetan lankidetzan aritzea beharrezkoa dute egunerokotasunean.
Web 2.0 zerbitzua oso egokia izan daiteke lankidetza lortzeko bidean. Adibidez, blogak, podcasting, dokumentuak partekatzea, bideoen eta argazkien partekatzea, mapen aplikazioak … Tresna hauek, lankidetza ikaskuntza errazten dute, eta horrela, ikasle, irakasle eta familien arteko komunikazioa bermatzen da, eta euren arteko elkarrekintza eta errespetua.
Bukatzeko, garrantzitsua iruditzen zaigu irakaslearen prestakuntza  etengabekoa izatea, izan ere, informazioaren gizarte honetan teknologia etengabe berritzen doa eta berrikuntza horietara irakasleak egokitzea beharrezkoa du.

miércoles, 4 de enero de 2012

Nola diseinatzen ditut irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin? (Ondorioak)


Gaur egungo eskolak, orain dela 50 urtekoarekin ez du zerikusirik ez metodologian, ez irakaslegoan, ezta baliabideetan ere. Azken hau aipatzean, IKT-ak aipatzea beharrezkoa da. Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak, gaur egungo panorama ikusirik, beharrezkoak baitira eskoletan. Umeek ez dira maisuaren beldur, eta klasean aspertzen hasten badira eta zerbait gogoko ez badute, ez dute dudarik egiten hau jakinarazten.

Horregatik, beraiek ikasten duten bitartean, entretenituak mantentzea ezinbestekoa da. Hemen sartzen dira IKT-ak. Umeek elementu digitalak gustuko baitituzte, eta hauekin lanean ari badira ere, gustura daude ikasten duten bitartean, ariketak egiten, bideoak ikusten, blog batean idazten, etab.

Garrantzitsua da zer nolako erabilera ematen zaion baliabide digital honi. Egia baita, hauen funtzionamendu kontrolatzea ez dela nahikoa. Beharrezkoa da  umeek jarrera arduratsu batez erabiltzea baliabide hauek, eta hau irakaslearen esku dago gure ustetan. Berak “kontrolatu” eta bideratu beharko baitu erabilera hau, berak pentsatutako arloak ikastea helburu izanez.

Honez gain, irakaslearen ustez umeek ikasi beharreko ikasteko, irakasleak sekuentzia didaktiko ezberdinak eraikitzea beste hainbat gauzen artean oso aberasgarria ikusten dugu ikaskuntza-irakaskuntza ordurako.

jueves, 6 de octubre de 2011

MARKAGAILU SOZIALAK

Definizioa:

Markagailu sozial izenez ezagutzen dena Internet-en edo Intranet-en loturak partekatzeko, antolatzeko eta gordetzeko modu ezagun eta arrunta da. Markagailu hauek gainera, lotura orokordun markagailuez gain zerbitzu berezituak ere dadituzte area ezberdinetan. Esaterako, liburuak, bideoak, musika, erosketak, mapak…

Erabiltzaileek baliogarritzat jotzen dituzten Interneteko baliabideen zerrenda gordetzen dute markatzaile sozialen sisteman, eta horixe da laburbilduz lotura hauen erabilpena. Bestalde, zerrenda horiek modu publiko zein pribatuan erabil daitezke. Publikoak baldin badira, lagunek zure faboritoak ikus ditzake eta baita beste etiketak erabili ere bai.

Alde onak eta txarrak ditu, noski, gauza guztiek bezala. Alde ona zera litzateke: ohiturazko erramintak bilatzerako orduan eragile ugari dituela eta horrela, baliabideen antolakuntza errazago aurkitzen da. Alde txarra zera litzateke: ez dagoela sistema zehatz bat ezarrita “tag”-arentzat eta egitura aurretiz definitu gabe daukala.

Nola aplikatu eskola testuinguruan:

Pixkanaka-pixkanaka prozesu pedagogikoan informazio eta komunikaziorako teknologia geroz eta gehiago erabiltzen da. Honen arrazoi nagusia da gaur egungo gazteak, gehiago identifikatzen direla horrelako bitartekariekin.

Horregatik, markagailu sozialak alternatiba ezin hobea dira ikasleentzat eta gainera oso erraz maneiatzen dira. Komunikazio bi-noranzkokoa eta multinoranzkokoa mantendu daiteke ikasle irakasle artean markagailu sozialen bidez, foroak, txatak, klase birtualak,… erabiliz non azken helburu bezela formazio on bat izan.

Markagailu sozialak oso baliagarriak izan daitezke bai irakasle zein ikasleentzat beraientzako beharrezkoak eta interes handikoak diren gauzak modu egokian ordenatuta mantentzeko eta gero hori kideekin konpartitu ahal izateko.


Markagailu sozialen erabilera ikasteko hemen utzitako bideoarekin ezin hobeto lortuko duzue.

viernes, 23 de septiembre de 2011

Irakasle batek behar duen prestakuntza teknologikoa (ondorioak)

Ezinbestekoa ikusten dugu irakasle baten prestakuntza teknologikoa egokia eta osatua izatea. Izan ere, XXI. mendeko eskoletan geroz eta txertatuagoak baitaude teknologia digitalak.

Hauek oso modu azkarrean garatzen joaten dira eta ondorioz, etengabeko prestakuntza eta birziklapena eskatzen du. Horregatik, komenigarria da irakasleak ikastaro desberdinen bidez eguneratuak egotea.

Orain dela urte batzuk arte, teknologia hauen presentzia geletan txikiagoa zenean, irakasle askok uko egiten zuten hauek erabiltzeari, beldurra edota ezjakintasunaren ondorioz. Baina gaur egun, teknologia digitalak eta hauen erabilera ikaragarri handitu da hezkuntzan.  Hauetaz jabetzea eta erabilera egoki bat ematea nahitaezkoa da.