Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta Lankidetza ikaskuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lankidetza ikaskuntza. Mostrar todas las entradas

lunes, 16 de enero de 2012

Ze tresna teknologikok laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko? (ondorioak)


Gure ustetan lankidetza da irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako metodorik egokiena. Elkarrekin lanean arituz taldeko helburu jakin batzuk lortzeko ematen den prozesua bezala definituko genuke.
Talde lan hau ikasle zein irakasleen arteko lankidetza bat izan behar du. Ikasleei dagokienez, haien arteko elkarlana ezinbestekoa da baloreak transmititzeko era bat baitelako, ondoren gizarteko partaide izango diren pertsonak garatzeko asmoz. Irakasleen kasuan, ikastetxeetan lankidetzan aritzea beharrezkoa dute egunerokotasunean.
Web 2.0 zerbitzua oso egokia izan daiteke lankidetza lortzeko bidean. Adibidez, blogak, podcasting, dokumentuak partekatzea, bideoen eta argazkien partekatzea, mapen aplikazioak … Tresna hauek, lankidetza ikaskuntza errazten dute, eta horrela, ikasle, irakasle eta familien arteko komunikazioa bermatzen da, eta euren arteko elkarrekintza eta errespetua.
Bukatzeko, garrantzitsua iruditzen zaigu irakaslearen prestakuntza  etengabekoa izatea, izan ere, informazioaren gizarte honetan teknologia etengabe berritzen doa eta berrikuntza horietara irakasleak egokitzea beharrezkoa du.

jueves, 6 de octubre de 2011

MARKAGAILU SOZIALAK

Definizioa:

Markagailu sozial izenez ezagutzen dena Internet-en edo Intranet-en loturak partekatzeko, antolatzeko eta gordetzeko modu ezagun eta arrunta da. Markagailu hauek gainera, lotura orokordun markagailuez gain zerbitzu berezituak ere dadituzte area ezberdinetan. Esaterako, liburuak, bideoak, musika, erosketak, mapak…

Erabiltzaileek baliogarritzat jotzen dituzten Interneteko baliabideen zerrenda gordetzen dute markatzaile sozialen sisteman, eta horixe da laburbilduz lotura hauen erabilpena. Bestalde, zerrenda horiek modu publiko zein pribatuan erabil daitezke. Publikoak baldin badira, lagunek zure faboritoak ikus ditzake eta baita beste etiketak erabili ere bai.

Alde onak eta txarrak ditu, noski, gauza guztiek bezala. Alde ona zera litzateke: ohiturazko erramintak bilatzerako orduan eragile ugari dituela eta horrela, baliabideen antolakuntza errazago aurkitzen da. Alde txarra zera litzateke: ez dagoela sistema zehatz bat ezarrita “tag”-arentzat eta egitura aurretiz definitu gabe daukala.

Nola aplikatu eskola testuinguruan:

Pixkanaka-pixkanaka prozesu pedagogikoan informazio eta komunikaziorako teknologia geroz eta gehiago erabiltzen da. Honen arrazoi nagusia da gaur egungo gazteak, gehiago identifikatzen direla horrelako bitartekariekin.

Horregatik, markagailu sozialak alternatiba ezin hobea dira ikasleentzat eta gainera oso erraz maneiatzen dira. Komunikazio bi-noranzkokoa eta multinoranzkokoa mantendu daiteke ikasle irakasle artean markagailu sozialen bidez, foroak, txatak, klase birtualak,… erabiliz non azken helburu bezela formazio on bat izan.

Markagailu sozialak oso baliagarriak izan daitezke bai irakasle zein ikasleentzat beraientzako beharrezkoak eta interes handikoak diren gauzak modu egokian ordenatuta mantentzeko eta gero hori kideekin konpartitu ahal izateko.


Markagailu sozialen erabilera ikasteko hemen utzitako bideoarekin ezin hobeto lortuko duzue.

viernes, 30 de septiembre de 2011

WEB 2.0.


Erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da.Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da.

"Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."(Ribes, 2007)

jueves, 29 de septiembre de 2011

Zer da lankidetza eta zein tresna teknologikoek ahalbidetzen dute?

Lankidetza: Hainbat pertsonak batera, lan, ekintza edo proiektu bat aurrera eramateko, beharrezkoa den laguntza erlazioa, bakoitzaren trebetasunak taldearen onurarako erabiliz. Helburu hori lortzeko, taldekideen arteko komunikazioa garrantzitsua da. Gaur egun, hezkuntzan zein lan munduan ezinbestekoa da lankidetza eta egungo gizartearen oinarrietako bat da.
Lankidetza ahalbidetzen duten elementu teknologikoen artean hoanko hauek aurki ditzazkegu:
-Blog-a
-Web Posta
- Interneteko plataformak
- Ofimatika programak
- Sare sozialak
-Telefonoak
-Bat-bateko mezularitza
-Txata
-Bideo konferentziak(skype)
-Artxiboak partekatzeko zerbitzua
-Eztabaida guneak
-Usb memoriak
-Sare lokalak
-Internet
-Ordenagailua
-Web Cam
-Testuinguru birtualak (LMS)
-Arbel digital interaktiboa
-Portatila(netbook)
-Argazki bideokamarak
-Irudiak gordetzeko zerbitzua (picassa)
-Web 2.0
-Egutegia konpartitzeko aplikazioak