Páginas

jueves, 20 de octubre de 2011

EGILE TRESNAK

Zer dira?
  
  Egile tresna bat ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia  bideratzen duen aplikazioa da. Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da.
Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugu.

Egile tresna desberdinak:

Hot Potatoes: Aukera anitzak, ordenatzea, lotzea, hutsuneen betetzea... ahalbideratzen duen programa da,audioak eta bideoak laguntzen dutelarik.
http://hotpot.uvic.ca/

JClic: Multimedia jarduerak sortzea da bere helburua, eta errealizazioa zein ebaluazioa egiteko gunea da.Buruhausteak, loturak, testu ariketak… egiteko balio du.
http://clic.xtec.cat/es/jclic/

eXeLearning: Diseinu, edizio eta eduki didaktikoen garapenerako programa da. Oso egokia da eduki irekiak eraldatzeko eta LMS plataformekin batera (Moodle) erabiltzeko.
http://www.exe-spain.es/doku.php/exe_en_castellano

Ardora:  Hizkuntza ugaritan erabili daitekeen aplikazioa da, baita euskaraz ere. Gurutzegramak, panel grafikoak, letra zopak, erlojuak… sortzeko balio du.
http://webardora.net/descarga_cas.htm

Edilim: Liburuak eta ariketa interaktiboak (buruhausteak, letra zopak, gurutzegramak…) sortzeko baliabidea da. Era berean, azalpenerako orrialdeak eta aurkezpenak sortzeko erabil daiteke.
http://www.educalim.com/descargas.htm

Squeak: Ezagutzarik eduki gabe multimedia edukiak garatu daitezkeen tresna da. Aurkezpenak lantzeko, animazioak gehitzeko eta edozein motatako artxiboak moldatzeko aukera ematen du.
http://squeak.org/

jueves, 13 de octubre de 2011

IKT--en erabilera matematikan

http://ntic.educacion.es//w3/eos/MaterialesEducativos/mem2005/oca/oca/portada_content.html

Joko hau lehen hezkuntzako bigarren ziklorako da, garai hortan ikasten bait dira biderketa taulak. Joko honen bidez ohikoan buruz ikasten ziren taula nekagarriak, joko dibertigarri eta ludiko baten bitartez ikasi ahal izango dituzte ikasleek.

Nola diseinatzen ditugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKT-EN laguntzarekin?

Plastika: Arbel digitala (kontzeptu berriak transmititzeko) eta programa jakin batzuk (paint) marrazkiak egiteko eta (photoshop) marrazkiak moldatzeko.
           
Hizkuntza: Testu bat eskuz idatzi beharrean ordenagailuaren bidez egiten denean. Ahozkotasuna lantzeko bideo konferentzia (skype)

Matematika: Excel-aren erabilera. Datuekin grafikoak eratzea. Bideo-jokoak, zuzenketak egiteko, estrategiak aurrera eramateko.

Inguru:Google Maps (bisualizatzeko, ikusteko), mapa kontzeptualak, landutako kontzeptuak antolatu eta erlazionatzeko

Musika: Autoebaluazio bat aurrera eramateko grabaketak burutzea.

Soinketa: Orientazioa lantzeko teknologiaren erabilera.(txangoak egiteko)

Hezteko Objektu Digitala

Hezteko objektu digitala (ODE) hezteko eduki digitala da, non bere helburua erabiltzaileenganako irakaskuntza prozesuan oinarritzen den. Hezteko obejktu digitalak lau mailatakoak izan daitezke:
1.MAILA: Oinarrizko objektua: argazkiak, bideoak, animazioa, musika, soinu efektuak, testu narratiboa,... azken batean baliabideak direla esan dezakegu.

2.MAILA: Ikaskuntza objektua: objektu bat lehengo mailako beste objektu batzuekin elkartzen da. Objektu hauek ikaskuntza aktibitateak dituzte eta bakoitzaren ebaluazioa.

3.MAILA : Sekuentzia didaktikoa: bigarren mailako objektuen bitartez sortzen da, batzuetan lehenengo mailakoak sar daitezkeelarik.

4.MAILA: Formakuntza programak:mailarik altuena da eta kurtso multzo batentzako da, baliabide hezigarri batekin lotuta eta 3. mailako objektuekin osatuta dago, baina 1. eta 2. mailakoak sar daitezke ere bai.

jueves, 6 de octubre de 2011

MARKAGAILU SOZIALAK

Definizioa:

Markagailu sozial izenez ezagutzen dena Internet-en edo Intranet-en loturak partekatzeko, antolatzeko eta gordetzeko modu ezagun eta arrunta da. Markagailu hauek gainera, lotura orokordun markagailuez gain zerbitzu berezituak ere dadituzte area ezberdinetan. Esaterako, liburuak, bideoak, musika, erosketak, mapak…

Erabiltzaileek baliogarritzat jotzen dituzten Interneteko baliabideen zerrenda gordetzen dute markatzaile sozialen sisteman, eta horixe da laburbilduz lotura hauen erabilpena. Bestalde, zerrenda horiek modu publiko zein pribatuan erabil daitezke. Publikoak baldin badira, lagunek zure faboritoak ikus ditzake eta baita beste etiketak erabili ere bai.

Alde onak eta txarrak ditu, noski, gauza guztiek bezala. Alde ona zera litzateke: ohiturazko erramintak bilatzerako orduan eragile ugari dituela eta horrela, baliabideen antolakuntza errazago aurkitzen da. Alde txarra zera litzateke: ez dagoela sistema zehatz bat ezarrita “tag”-arentzat eta egitura aurretiz definitu gabe daukala.

Nola aplikatu eskola testuinguruan:

Pixkanaka-pixkanaka prozesu pedagogikoan informazio eta komunikaziorako teknologia geroz eta gehiago erabiltzen da. Honen arrazoi nagusia da gaur egungo gazteak, gehiago identifikatzen direla horrelako bitartekariekin.

Horregatik, markagailu sozialak alternatiba ezin hobea dira ikasleentzat eta gainera oso erraz maneiatzen dira. Komunikazio bi-noranzkokoa eta multinoranzkokoa mantendu daiteke ikasle irakasle artean markagailu sozialen bidez, foroak, txatak, klase birtualak,… erabiliz non azken helburu bezela formazio on bat izan.

Markagailu sozialak oso baliagarriak izan daitezke bai irakasle zein ikasleentzat beraientzako beharrezkoak eta interes handikoak diren gauzak modu egokian ordenatuta mantentzeko eta gero hori kideekin konpartitu ahal izateko.


Markagailu sozialen erabilera ikasteko hemen utzitako bideoarekin ezin hobeto lortuko duzue.

Marco estrategico de Euskadi ante la Sociedad de la Informaciòn en la Escuela

EUROPA
ESPAINIA
EAE
(1994). “Europa martxan informazioaren gizarteruntz”, plana martxan jarri zuen.
Plan info XXI (2000). Internet etxeetara heltzea beharrrezkoa zen Espainiaren atzerapenagatik.
(1999). Iniciativa 2000tres. Euskal Herriko eskolei zabaltzea teknologia berria. IBARRETXE diskurtsoa.
Baliabide eta azpiegiturak aldatzea beharrezkoa.
(1996) La Vanguaria de la comunicación: Hezkuntzaren aldaketaren beharra zegoen.
(2003) Comisión Soto: Adituen talde batek, informatika geletara eramatea proposatzen du, ordenagailuen normalizazioa bultzatuz.
(2000) Plan premia 1:Azpiegiturak, baliabideak eta errekurtsoak eskolei aukeran ematea..
(2004)Plan premia 2: Plan premia bateko azpiegiturak eta baliabideak hobetzea. Ikastaroak.
(1999) Estrategia de Lisboa: Europara bultzatzea helburu.
(2004) Educación.es: Internet eskolan.
(2002) PESI: Azpiegiturak eta errekurtsoa ematea eta irakasleen formakuntza.
(2000) eEurope : Garai digitala eta komunikazio digitala (interneterako sarbidea) sustatu.
(2005)Avanz@: Etxeetan ordenagailuak jartzera behartzea.
(2007) Dekretua 175/2007: Konpetentzia digitalaren eta LOE-ren eraldaketa EAE-n.
(2000) Elearning e Contenidos: Interneten erabilera sustatu hezkuntzan eta interneten bidez distantziako ikasketak.
(2006) LOE: Konpetentzia digitala, baliabideak eta formakuntza.
(2010) PESI 2: Ordenagailuei etekinak ateratzea plangintza aldatuz.
(2005) Iniciativa 2010:Aurreko Iniziatibaren antzekoa, baina, formakuntza pedagikoak garrantzia.
(2009) Avanz@ 2: Diru gutxiago zegoen. Agrega proiektua.
(2010) Modelo de Madurez tecnológica del centro educativo: Ikastetxeei ordenagailuak edukitzeagatik eta erabiltzeagatik dirua emango zaie.


(2010) Escuela 2.0: Ikasle bakoitzak ordenagailu bat.


(2009) Premia III: Beharraren arabera emango dira baliabideak.


(2010)Garatu plana: Formakuntza plan bat da, IKT-ei zuzendua.