Páginas

lunes, 16 de enero de 2012

Zer dira eta zertarako balio dute IKTak eskola testuinguruan? (ondorioak)

            Gure gizartea aldatu egin da informazioaren gizarterantz eta honek aldaketak ekarri ditu hezkuntza arloan, hau pixkanaka digitalizatuz.
            Aldaketa hauei ahalik eta etekin handiena ateratzeko intentzioz eta nolabait erregulatzeko asmoz, Europa mailan, Estatu mailan eta EAE mailan hainbat eta hainbat lege eta proiektu martxan jarri dira.
            Hezkuntzan IKT-en garapenak metodologia, material eta prozedura berriak ekarri dituzte. Bestalde ikastetxeen administrazioa, kudeaketa eta curriculumak berak ere aldaketak jasan ditu. Honez gain irakasleek gaitasun berri batzuk eskuratu beharrean ikusi dute beraien burua, ondoren ikasleei taxuz erakutsi eta hauek ikasle autonomoak izatea, etorkizunean etorriko diren aldaketei aurre egiteko prestatuak.
            Gure iritziz erabat beharrezkoa da irakasleek konpetentzia batzuk eskuratzea, ondoren ikasleei teknologia digitalak errespontsabilitatez eta zentzuz erabiltzen erakusteko. Urte gutxitan asko hedatu dira teknologia digital hauek eta irakasle asko atzean geratu dira. Ezinbestekoa da hauek eguneratzea teknologia berriak bai ala bai egongo baitira gure bizitzan, eta ezinbestean hezkuntzan.

Ze tresna teknologikok laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko? (ondorioak)


Gure ustetan lankidetza da irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako metodorik egokiena. Elkarrekin lanean arituz taldeko helburu jakin batzuk lortzeko ematen den prozesua bezala definituko genuke.
Talde lan hau ikasle zein irakasleen arteko lankidetza bat izan behar du. Ikasleei dagokienez, haien arteko elkarlana ezinbestekoa da baloreak transmititzeko era bat baitelako, ondoren gizarteko partaide izango diren pertsonak garatzeko asmoz. Irakasleen kasuan, ikastetxeetan lankidetzan aritzea beharrezkoa dute egunerokotasunean.
Web 2.0 zerbitzua oso egokia izan daiteke lankidetza lortzeko bidean. Adibidez, blogak, podcasting, dokumentuak partekatzea, bideoen eta argazkien partekatzea, mapen aplikazioak … Tresna hauek, lankidetza ikaskuntza errazten dute, eta horrela, ikasle, irakasle eta familien arteko komunikazioa bermatzen da, eta euren arteko elkarrekintza eta errespetua.
Bukatzeko, garrantzitsua iruditzen zaigu irakaslearen prestakuntza  etengabekoa izatea, izan ere, informazioaren gizarte honetan teknologia etengabe berritzen doa eta berrikuntza horietara irakasleak egokitzea beharrezkoa du.

miércoles, 4 de enero de 2012

Zer dira IKT-ak eta zertarako balio dute eskola testuinguruan

               IKT-ak informazioa bilatu, aztertu, eraldatu eta komunikatzeko teknologia tresnak zein baliabideak dira.
               Esan daiteke nahiko kontzeptu berria dela, eta barneratzen dituen esparruetako bat hezkuntza esparrua da.
               Helburu nagusia irakaskuntza- ikaskuntza prozesua laguntzea, erraztea eta komunikazio modu interaktiboa sortzea da. Bertan aurki ditzakegu hala nola, arbel digitalak, ordenagailuak, proiektagailuak...
               Bestalde, ikastetxeko antolakuntza kudeatzeko ere oso erabilgarriak dira. Honek irakasleak, ikasleak zein gurasoak barneratzen dituelarik.
               Ondorioz, esan dezakegu gaur egun jada garrantzi handia hartu dutela IKT-ek eskola testuinguruan, eta oraindik garrantzi handiagoa hartuko duela eskolan. Honek erakusten digu gizarte aldaketek eskolan duten eragina handia.

Nola diseinatzen ditut irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak IKTen laguntzarekin? (Ondorioak)


Gaur egungo eskolak, orain dela 50 urtekoarekin ez du zerikusirik ez metodologian, ez irakaslegoan, ezta baliabideetan ere. Azken hau aipatzean, IKT-ak aipatzea beharrezkoa da. Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak, gaur egungo panorama ikusirik, beharrezkoak baitira eskoletan. Umeek ez dira maisuaren beldur, eta klasean aspertzen hasten badira eta zerbait gogoko ez badute, ez dute dudarik egiten hau jakinarazten.

Horregatik, beraiek ikasten duten bitartean, entretenituak mantentzea ezinbestekoa da. Hemen sartzen dira IKT-ak. Umeek elementu digitalak gustuko baitituzte, eta hauekin lanean ari badira ere, gustura daude ikasten duten bitartean, ariketak egiten, bideoak ikusten, blog batean idazten, etab.

Garrantzitsua da zer nolako erabilera ematen zaion baliabide digital honi. Egia baita, hauen funtzionamendu kontrolatzea ez dela nahikoa. Beharrezkoa da  umeek jarrera arduratsu batez erabiltzea baliabide hauek, eta hau irakaslearen esku dago gure ustetan. Berak “kontrolatu” eta bideratu beharko baitu erabilera hau, berak pentsatutako arloak ikastea helburu izanez.

Honez gain, irakaslearen ustez umeek ikasi beharreko ikasteko, irakasleak sekuentzia didaktiko ezberdinak eraikitzea beste hainbat gauzen artean oso aberasgarria ikusten dugu ikaskuntza-irakaskuntza ordurako.

Zer tresna teknologiko erabiltzen ditugu gizartean?

         -Ordenagailua (mahai gainekoa, eramangarria)
         -Sare sozialak (Facebook, Tuenti...)
         -Bideojokoak
         -Telebista
         -Mugikorrak (smartphone-ak) 3G
         -E-Readers, E-Books
         -Bideoa Streaming

Zertarako erabiltzen dugu Interneta?
   
          -Administrazioarekin komunikatzeko( fakturak pagatzeko, ...)
          -Aisialdirako (zinerako sarrerak erosteko, beste pertsonekin harremanetan jartzeko...)
          -Formakuntzarako

EGILE TRESNAK

OINARRIZKO EGILE TRESNAK
EGILE TRESNAK
EGILE TRESNA AURRERATUAK
WebQuest
Cuadernia
Squeak
Word, Power Point
Ardora


Atenex-Constructor


Hot Potatoes


Edilim (LIM)


Jclic


Malted

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Gaur egungo gizartea, informazioaren gizartea bezala definitzen da. Gizarte honek abantaila eta desbantaila nabarmen batzuk dituelarik:

  •       ABANTAILAK
    •    Informazio kopuru handia eskuragarri.
    •    Sare sozialen erabilera.
    •    Komunikazio etengabea.
    •    Ongizate materiala=bizitza errazago.

  •       DESABANTAILAK
    •   Aurrez aurreko komunikazioaren galera.
    •   Dependentzia teknologikoa.
    •   Pribatutasuna askoz ere gutxiago, kontrolatuagoak gaude.
    •   Uniformismoa eta globalizazio kulturala.