Páginas

lunes, 16 de enero de 2012

Zer dira eta zertarako balio dute IKTak eskola testuinguruan? (ondorioak)

            Gure gizartea aldatu egin da informazioaren gizarterantz eta honek aldaketak ekarri ditu hezkuntza arloan, hau pixkanaka digitalizatuz.
            Aldaketa hauei ahalik eta etekin handiena ateratzeko intentzioz eta nolabait erregulatzeko asmoz, Europa mailan, Estatu mailan eta EAE mailan hainbat eta hainbat lege eta proiektu martxan jarri dira.
            Hezkuntzan IKT-en garapenak metodologia, material eta prozedura berriak ekarri dituzte. Bestalde ikastetxeen administrazioa, kudeaketa eta curriculumak berak ere aldaketak jasan ditu. Honez gain irakasleek gaitasun berri batzuk eskuratu beharrean ikusi dute beraien burua, ondoren ikasleei taxuz erakutsi eta hauek ikasle autonomoak izatea, etorkizunean etorriko diren aldaketei aurre egiteko prestatuak.
            Gure iritziz erabat beharrezkoa da irakasleek konpetentzia batzuk eskuratzea, ondoren ikasleei teknologia digitalak errespontsabilitatez eta zentzuz erabiltzen erakusteko. Urte gutxitan asko hedatu dira teknologia digital hauek eta irakasle asko atzean geratu dira. Ezinbestekoa da hauek eguneratzea teknologia berriak bai ala bai egongo baitira gure bizitzan, eta ezinbestean hezkuntzan.

Ze tresna teknologikok laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko? (ondorioak)


Gure ustetan lankidetza da irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako metodorik egokiena. Elkarrekin lanean arituz taldeko helburu jakin batzuk lortzeko ematen den prozesua bezala definituko genuke.
Talde lan hau ikasle zein irakasleen arteko lankidetza bat izan behar du. Ikasleei dagokienez, haien arteko elkarlana ezinbestekoa da baloreak transmititzeko era bat baitelako, ondoren gizarteko partaide izango diren pertsonak garatzeko asmoz. Irakasleen kasuan, ikastetxeetan lankidetzan aritzea beharrezkoa dute egunerokotasunean.
Web 2.0 zerbitzua oso egokia izan daiteke lankidetza lortzeko bidean. Adibidez, blogak, podcasting, dokumentuak partekatzea, bideoen eta argazkien partekatzea, mapen aplikazioak … Tresna hauek, lankidetza ikaskuntza errazten dute, eta horrela, ikasle, irakasle eta familien arteko komunikazioa bermatzen da, eta euren arteko elkarrekintza eta errespetua.
Bukatzeko, garrantzitsua iruditzen zaigu irakaslearen prestakuntza  etengabekoa izatea, izan ere, informazioaren gizarte honetan teknologia etengabe berritzen doa eta berrikuntza horietara irakasleak egokitzea beharrezkoa du.