Páginas

viernes, 30 de septiembre de 2011

WEB 2.0.


Erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da.Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da.

"Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."(Ribes, 2007)

jueves, 29 de septiembre de 2011

Zer da lankidetza eta zein tresna teknologikoek ahalbidetzen dute?

Lankidetza: Hainbat pertsonak batera, lan, ekintza edo proiektu bat aurrera eramateko, beharrezkoa den laguntza erlazioa, bakoitzaren trebetasunak taldearen onurarako erabiliz. Helburu hori lortzeko, taldekideen arteko komunikazioa garrantzitsua da. Gaur egun, hezkuntzan zein lan munduan ezinbestekoa da lankidetza eta egungo gizartearen oinarrietako bat da.
Lankidetza ahalbidetzen duten elementu teknologikoen artean hoanko hauek aurki ditzazkegu:
-Blog-a
-Web Posta
- Interneteko plataformak
- Ofimatika programak
- Sare sozialak
-Telefonoak
-Bat-bateko mezularitza
-Txata
-Bideo konferentziak(skype)
-Artxiboak partekatzeko zerbitzua
-Eztabaida guneak
-Usb memoriak
-Sare lokalak
-Internet
-Ordenagailua
-Web Cam
-Testuinguru birtualak (LMS)
-Arbel digital interaktiboa
-Portatila(netbook)
-Argazki bideokamarak
-Irudiak gordetzeko zerbitzua (picassa)
-Web 2.0
-Egutegia konpartitzeko aplikazioak

viernes, 23 de septiembre de 2011

Irakasle batek behar duen prestakuntza teknologikoa (ondorioak)

Ezinbestekoa ikusten dugu irakasle baten prestakuntza teknologikoa egokia eta osatua izatea. Izan ere, XXI. mendeko eskoletan geroz eta txertatuagoak baitaude teknologia digitalak.

Hauek oso modu azkarrean garatzen joaten dira eta ondorioz, etengabeko prestakuntza eta birziklapena eskatzen du. Horregatik, komenigarria da irakasleak ikastaro desberdinen bidez eguneratuak egotea.

Orain dela urte batzuk arte, teknologia hauen presentzia geletan txikiagoa zenean, irakasle askok uko egiten zuten hauek erabiltzeari, beldurra edota ezjakintasunaren ondorioz. Baina gaur egun, teknologia digitalak eta hauen erabilera ikaragarri handitu da hezkuntzan.  Hauetaz jabetzea eta erabilera egoki bat ematea nahitaezkoa da.

Ze prestakuntza teknologiko behar du lehen hezkuntzako irakasle batek: teknografia

irakasle baten prestakuntza digitala

viernes, 16 de septiembre de 2011

Sintetizazioa

Curriculuma, didaktika eta pedagogía:
-          Ikaskuntza-esperientzia jakin batzuk diseinatu, gauzatu eta ebaluatu.
-          Ikasleek autonomoki lan egitea bultzatu beraien helburuak diseinatu eta ebaluatzeko.
-          Lankidetza, lan-taldea, pentsamendu kritikoa, arazoei irtenbidea ematea, enpatia eta sormena landu betiere IKT baliabideak erabiliz.
-          Mundu errealeko gaiak arakatzea benetako arazoei irtenbidea ematea ahalbidetzeko.
-          Sistemak, fenomenoak, prozesuak eta gertaerak modelatzea.
-          Hausnarketa sustatzea, estrategiak planifikatzea…
-          Ikasleei IKT baliabide jakin batzuk hornitzea
-          Material didaktikoak diseinatzeko erabiltzea
-          Informazioa, eta batez ere web-informazioa, bilatu

Informazioa jaso eta antolatu:


     
-          Caracteristicas de la Sociedad actual y los nuevos retos
o   Multialfabetizacion:
§  Multialfabetización y redes sociales en la universidad (http://rusc.uoc.edu/ojs/index.php/rusc/article/viewFile/v7n2-pasadas/v7n2-pasadas)
o   Tratamiento de la información
o   Nuevas vías de comunicación
-          Competencia digital del alumnado y del profesorado
o   Nativos digitales vs inmigrantes digitales
o   Actitudes de un profesorado ante las TIC: Tecnofilia vs Tecnofobia
o   El profesor y el alumno tecnológicamente competente según “Eskola 2.0”

Irakasle izateko gizarte honetako sakontze lana

Natibo digitalak: Kontestu digital garatu batean jaiotako pertsona.

Etorkin digitalak: Kontestu digital ez garatu batean jaiotako pertsona eta honetara moldatu dena ala ez.

Teknofilia: Teknologia berriekiko zaletasun gehiegizkoa edota neurrigabea.

Teknofobia: Teknologia berriekiko beldurra edo onarpen eza.

MULTIALFABETIZAZIOA

Esparru eta plataforma desberdinetan aritu eta bakoitzaren gaitasunak garatzeko beharrezkoa dugun oinarrizko prestakuntza eta baliabideak.  

jueves, 15 de septiembre de 2011

Aurre ezagutzak analizatu

• Zer nolako garrantzia dute IKTak egungo gizartean?
Handia. Gure iritziz teknologia ez duenak eta erabiltzen ez dakienak atzean geratzen baita, gaur egun beharrezkoa baita irakaskuntzan eta baita bizitzan orokorrean ere aurrera jarraitzeko. Edozein lekutan zaudela teknologia dago eta ondorioz, nahitaezkoa da.


• Zeintzuk dira konpetente den irakasle baten oinarriak? Banaiz?
Ikusentzunezko Alfabetizazioa:
-          Movie maker
-          Youtube
-          Skipe

Alfabetizazio Teknologikoa
-          PDI          
-          IKT eta honen aplikazioak?
-          Officeko programak
-          Komunikazio plataformak?
-          Movie maker
-          WIKI
-          Internet
-          Eskola 2.0
-          Programak deskargatu?

Informazioaren alfabetizazioa(nola bilatu, nola eraldatu,konpartitu,..)
-          IKT eta honen aplikazioak?
-          Komunikazio plataformak?
-          Movie maker
-          Blog-a
-          Youtube
-          WIKI
-          Web quest
-          Programak deskargatu?
-          Internet
-          Konpetentzia digitala
-          Lankidetza
-          Eskola 2.0
-          Skipe
-          Sky drive

Lehen Hezkuntzako irakasle bezela, ze formakuntza teknologiko behar dut?

Gure ustez, irakaslearen formakuntza teknologikoa garrantzitsua da. Irakasleak formakuntza teknologiko gutxieneko bat izan behar du. Eta gure iritziz, minimo horretan sartzen da ordenagailuei buruzko jakituria bat izatea eta ordenagailuen programen (Word, Power Point, Excel,...) erabilera egokia ere. Baina hori bakarrik ez da nahikoa, irakasleak ere jakin behar du bere ezagutzak ikasleei helarazten.

Azken hau ez da gauza erraza, baina bai oso garrantzitsua, txikitatik oinarri teknologiko batzuk hartzea oso garrantzitsua baita. Gerora gauza askotan lagungarria izango delako.

Ordenagaiulez gain, klasean arbel elektronikoak erabiltzen dira eta hauek interesgarriak direla iruditzen zaizkigu ikasleei betiko monotoniatik atera eta ikasi beharrekoa beste era batean irakasteko. Azken hauek, Power Pointari bezelako ordenagailuko programei loturik daude, klase osoaren aurrean horrelako arbelean bitartez erakutsiak izaten baitira.